KALEGINEZ HITZAK LYRICS

 
hitzak, mikrofonotik hutsera, hitzak.
hamaika kantu hutsean galdurik,
hamaika oihu tabernan ahazturik,
hemen doa, hutsak entzun dezan, haizeak.

urteak aurrera,
geroa oraindik atzerrira etorriko da,
kultura bakar bati ateak zabalduz lanean diraute oraindik gau ta egun
kaleetan ixiltasuna somatzen da, bide garbi bat eraiki diegu. inkonformitatez, desadostasunez oihu egingo dugu:

ez dugu nahi salbatzailerik, gerrilaririk
bide gorri hontatik egin aldarriekin.

hiltzen duena hiltzaile
ta bizitzen uzten ez duena bakezale dugu
herri baretzailez,
botua eman eta kontzientzia garbiz lau urtez mantendu.

irtenbide bila, behin eta berriro, lasai eta zintzo gara ahalegindu. hiltzez berri duten ez dago besterik, ateak lapurtuz oihu egingo dugu:

ez dugu nahi, salbatzailerik gerrilaririk!
begiak irekiz egin aldarriekin!

ez dugu nahi, salbatzailerik, gerrilaririk!
hortzak erakutsi, ta egin aldarriekin!

ez dugu nahi, salbatzailerik, gerrilaririk!

ez salbatzaile ez gidari