EZINEAN EZINEAN_ZURE_KOLOREA(1) LYRICS

 
Berriz ere hemen gaude, zergatik zertarako ez galdetu

barnetik irteten zaiguna egiten dugu

Musika jolas bat delako, musika ondo pasatzeko

bide xume bat bezala ulertzen dugulako

Berriz ere gurpilean berriz ere bueltak emateko gertu

Geure gurpila bide onetik eraman nahi dugu

Ez dugu dirurik egin nahi ez dugu osperik nahi

zeuregan zerbait aldatu aurpegian irrifarre bat marraztu

besterik ez, eta hemen gaude
Berdin da zein den zure kolorea

Melodia alai honekin erraz ulertuko gara,

Berdin da urrun edo bat eginda

Melodia alai honekin denok elkartuko gara

Berdin da nondik norekin eta nora

Melodia alai honekin erraz ibiliko gara

Berdin da zeintzuk ze ordu ze lekutan

Melodia alai honekin denok erotuko gara

Berdin da zein den zure kolorea...