AUZOLANEAN SILENCIO EN LA SALA-DOCTOR DESEO LYRICS
Silencio en la sala (Unai Iturriaga)
Errutina berbera sei hilabetean,
surrealismo hutsa errealitatean.
Epai-gelako ohiko marmarren artean
begiak itxi ditut halako batean.
Barrurantz amildu naiz gogoa zugana,
Morfeoren xuxurlak goxoki narama
irudi bitxiekin nahasten da iragana.
Denetan zu agertzen zatzaizkit laztana.
Zu zaldi urdin baten, zu auto beltz baten,
zu agur esan barik etxetik joaten ...
Gero ni gau gorrian nola naramaten,
ni inoiz ez zintudala ikusi esaten.
Gero amesgaizto bat oro min oro su,
erloju bat tolesten orratzak odoltsu ...
Ni triku bihurtzen naiz sorgortuta, izu ...
Gero barealdia ta gero berriz zu.
Ez daukat arantzarik leundu zait azala
zure hatz-mami baten azpian natzala ...
ahotz arrotz batek hots: "¡Silencio en la sala!"
Orduantxe jaso dut ezker betazala.
Herraz so egin diot: "Suak har dezala!"
Sei hilabeteotan goizero bezala.
Eta gero berriz zu,
laztana, beti zu
AUZOLANEAN SILENCIO EN LA SALA-DOCTOR DESEO lyrics are property and copyright of their owners and are provided for educational purposes and personal use only.