NABIL PARKE HUTSAK LYRICS

 
Zain nago, zure zain nago
Parke hutsak nire ohe izango dira
Zure zain esperoan
Gau ilunen esperoan
Zure itzalak ni argizta nezan

Jauzi egin eta erori
Zure ohean erori
Ilargipean gordetzen diren sekretuen antzera
Laino baten besoetan
Gau ilunen argitan
Zain

Aurrerantzean ere
Parke hutsak nire
Ohe izango dira
Eta aspaldian bidalitako gutunak
Ez dira inoiz helduko zuregana

Itsasoan galduko dira
Olatu artean ito
Ilargipean gordetzen diren sekretuen antzera
Laino baten besoetan
Gau ilunen argitan
Zain