OSKORRI PELEGRINOAK GATOZ LYRICS

 
Pelegrinoak gatoz
Santiagotikan,
atea ireki beza
ikusteagatikan.
Txomin, jo zak tonpeta!
Patxi, non duk konketa?
Edaririk ez badiagok
ekarri beteta (Bis)

Miseriz ia hilak
iritsi garade,
beon laguntzan behar
ateetan gaude.
Txomin, jo zak... (Bis)

Hamalau hilabete
bidean oinutsik.
Ez dakargu gurekin
miseria baizik.
Txomin, jo zak... (Bis)

Errukituko al ditu
gaur gure antsiak,
kanpo ta barren gatoz
biziro hautsiak.
Txomin, jo zak... (Bis)

Zorioneko etxe
bilatu duguna,
Jaungoikoak diela
denei osasuna.
Txomin, jo zak... (Bis)

Agur etxeko denak
eta ondo bizi,
aurrera goaz gure
traste zar eta guzi.
Txomin, jo zak... (Bis)