MALDAN BEHARA NON ZAUDE? LYRICS

 
Gogan dut gau hartan
zuri kendutako muxua
zer egin behar dut orain
itzaltzeko barruko sua

Non zaude? behar zaitut
berpiztuko nauen muxua behar dut
Zu zara muxu horren jabe
bueltatu zaitez nigana mesedez.

Oraingoan ezin zaitut
gau hartan bezala berriz galdu
Behin kendu nizun muxu hori
nahiko nuke gaur zuri itzuli

Non zaude? behar zaitut
berpiztuko nauen muxua behar dut
Zu zara muxu horren jabe
bueltatu zaitez nigana mesedez.