MANTISA ABERATSEN HERRIA LYRICS
Egunez euria eta gauero eguzkia egiten die itsas ertzeko herri eder hartan, xelebre hartan, non bi adiskide zoriontsu diren beti. Sekula ez dute bakarderik sentitu nahi, falta dituzten gauzak ehundaka izan arren, beraiek dutena ba al dugu?
Gu telebistaren aurrean gaudelako begiratzen diote itxaso urdinari, ilunabarrari, zuhaitz hostotsuei.
Eskolik, autorik, dirurik ere ez dutelako begiratzen diote itxaso urdinari, ilunabarrari, zuhaitz hostotsuei.
Haiek baino mila gauza gehiago ditugu inguruan, baina hala ere, haiek dutena, konturatzen naiz, mila gauz baino aberatsagoa dela.
Herri txiki hartan ez dute aldatu nahi, ez dute bestelako beharrik izan nahi. Galdezka ari nahiz itsu ote gauden, amesten duguna herri hartan duten.
Ez al dira behin ere gure moduan galduko? dutena pentsatuz nahiko ez dela, ez dela?
“Dena izan eta hala ere, dutena miresten ez dutenentzako.“
Axwell (by Cristovão) Watch the sunrise Lyrics - Lyrics - SottoTono non c'e' amore Lyrics